Nire gurasoei esker jaio nintzen duela urte batzuk eta nire gurasoei esker handitu naiz eta bizitza duina daukat. Honek itxura normala du baina batzuetan ez da horrela gertatzen.

Guraso biologiko izatea erraza da eragozpen fisikorik eduki ezean, azkenean beste aktibitate fisiologiko bat baino ez da. Zailena da guraso benetakoa izatea, hau da, seme-alabak zaintzea, hezi eta lagundu persona eredugarria izateko.

Nire ustez hori izan behar da adopzio gurasoen helburu bakarra baina batzuetan haiek ez dute hain argi zein helburu daukaten ume bat adoptatzeko. Horregatik gaur egun entzun ditzakegu izugarrizko kasuak, adibidez, top model bat bere ume adoptatua itzultzen eta antzekoak.

Nahiz eta zerbait ona izan gizartearentzat, herri batzuetan salerosketa bihurtzen ari da adopzio internazionala. Horrela Txinan era Errusian ume txiki asko beste herrietan adoptatzeko eskaintzen dute. Bai, ume txikiak, guraso askok ez dutelako neraberik adoptatu, oso problematikoak dira eta.

Herri horiek eskaera hau jakinez harri batez bi kolpe, bere arazoa umezurtzen bidez konpontzen dute eta nahiko diru irabazten dute burokraziaren itxuraz.

Nahiz eta beti horrela ez izan gero eta gehiago bihurtzen ari da adopzioa aberastasun sinbolo: kotxea, etxea eta ume exotiko txiki polita… Baina ezin dugu denetarik erosi ala bai?

Egia da adopzio gurasoek etorkizun hobea emango dietela umezurtz hauei baina pertsonen salerosketa herrien artean debekatuta dago duela urte asko, ala ez?

Adoptatu nahi badugu ezin dugu aukeratu umea edukitzen era biologikoan ere, eta aukeratu nahi badugu hobeto txakur bat erosi.

Héctor Olmedo

Deja una respuesta