Gure gizartean gero eta kontsumozaleagoak gara eta gero eta gehiago kontsumitzen dugu. Erosten dugunean edozer gauza zaborra ekoizten dugu. Adibidez, bazkari guztiak edukiontzietan etortzen dira eta edozein tresna beti kartoizko kaxa batean etortzen da. Horregatik zabor gehiago hartzen dute udal guztiek eta hau arazo larri bihurtu da. Horrela, udalek pentsatzen dute zabor bilketen modu berriak eta atez ateko zabor-bilketa proposamen berri dela hau egiteko.

Atez ateko zabor-bilketak zaborrontzi txikiagoak erabiltzen ditu. Auzokide bakoitzak bere zaborrontzi erabili behar du eta ezin da erabili zaborrontzi handirik auzokide guztiontzat. Izan ere, ezin da utzi edozein ordutan gure zaborra, bakarrik botatzeko orduetan. Sistema honen abantaila jarri duten udalen ustez, gero eta gehiago birziklatzen dela da. Nire ustez, hau ez da frogatuta, jende askok ez duelako hórrela egiten eta beste batera eramaten duelako zaborra. Gainera, jende askori ez zaio oso eroso egiten ordu batean zaborra uztea, gaur egun ia egun guztietan lan egiten dugulako.

Nire ustez, orain dugun sistema ondo dago, agian hobetu behar da, baina ongi xamar dago eta funtzionatzen da. Hobetzeko agian informazio gehiago eman behar zaio jendeari zaborrontzi bakoitzean zaborra ezberdinak ipintzeko eta bakarrik zaborrontzi batean. Batzuetan kalean dauden zaborrontziak ez dira nahikoak; hori dela eta, garbiguneak dauzkagu hiri guztietan. Garbiguneetan zaborrontziak edozer zabor botatzeko dauzkagu eta zabor hori birziklatzeko prest izango da. Atez ateko zabor-bilketa ez da konponbide on bat, nire ustez.

Héctor Olmedo

Deja una respuesta