Urtero bezala autorik gabeko eguna ospatuko dugu Europa guztian zehar bezala. Ekimen honen helburua da kutsadura morriztea, hain zuzen ere, trafikoaren kutsadura. Hau lortzeko egun honetan hiri eta herri guztietan akzioi ezberdinak egiten dira: trafikoa mozten da kale batzuetan, garraio publikoak doan dira eta abar. Neurri hauek guztiek nahi dute gizartea kontzientziatu kotxea gutxiago erabiltzeko eta garraio publikoak gehiago hartzeko eta bizikletak ere bai.

Ideia oso ona da, baina praktikan ipinita ideia zoro bihurtzen da. Azkenean, hiri batean trafiko arazoa badago, ezin da konpondu egun batean bakarrik. Horregatik leku batzuetan mozten bada trafikoa, kotxeak beste leku batetik joango dira eta kotxeekin arazoa joango da beste lekura. Gainera garraio publikoak doan ipintzen badira, indartu gabe, bidaiari gehiagok erabiliko dute garraio berbera eta egoera zoritxarreko bat lortuko dugu.

Nire ustez, ekimen honekin ez da ezer egiten trafiko eta kutsaduraren egoera konpontzeko, urte guztian zehar lan egin behar dugulako emaitzak lortzeko. Hiri batzuetan konturatu dira neurri eraginkorrek bakarrik laguntzen dutela arazo hau konpontzeko. Horregatik oinarritzen dira bizikletaren erabileran eta debekatzen dute trafikoa leku zailetan urte guztian zehar.

Baina neurri batzuk ez dira nahikoak, gizartea hezi behar da ohitura berriak hartzeko eta akats berberak egiten ez jarraitzeko. Horrela lortuko ditugu hiri garbiago eta bizigarriak.

Héctor Olmedo