“Birtualtasunaren continuum” kontzeptua Paul Milgramek eta Fumio Kishinok ekarri zuten 1994an birtualtasunaren eta errealitateren artean dabilen eskala etengabeko bat  deskribatzeko. Hauxe da irudikapen bat lotzeko errealitate birtuala, errealitatea eta objektu birtualen eta errealen aldaketa posibleak eta osaketak.

Baina ideia horri buruz pentsatuz, ondorioztatu dezakegu hau ez dela soilik irudi errealak eta ordenagailuekin egindako grafikoak erlazionatzeko, bizitzaren beste esparruetan ezarri daiteke.

Informatikan ikusten dugu adibide asko, horrela paper-dokumentuak ordenagailuen texto-artxiboak dira; biniloak, kasetak eta cd-ak mp3 fitxategi bihurtu dira; paper argazkiak jpg artxibo; vhs-ak eta dvd-ak mp4; liburuak orain dira ebookak eta liburuen apalategiak dropbox edo google drive edukiontziak dira.

Elikaduran ere agertzen dira pilula eta gehigarri asko, nire ustez elikagai “ia birtualak” direnak: bitamina-pilulak, proteinak… Agian elikagai sintetizatzeak heburu iluna du: gizakiak hazten.

Sare sozialak harreman birtualak dira eta ez gara konturatzen gaur egun gure harremanak gero eta gehiago Facebooken, Twitterren eta Whatsappen egiten ditugula errealen ordez.

Intseminazio artifiziala eta organen transplanteak, dudarik gabe, medikuntza birtualaren alboan daude.

Azkenean, birtualtasuna gure bizitzaren eremu guztietan dago eta harritzekoa da. Agian, “The Matrix” filmak kontatzen digun egoera ez dago oso urrun. Anekdota bat pelikula honi buruz: Larry eta Andy Wachowskyk zuzendu zuten 1999an, gaur egun zuzendari horiek Lana eta Andy Wachowsky dira, hori ere ez ahal da genero birtualaren koska? J

Héctor Olmedo