Gaztetxo nintzenean, neska bat gustatzen zitzaidanean beti eskatzen nion neure emaztegai izateko. Gehienek ezetz esan zidaten baina batzuek ez zidaten ezer esan. Ezetz esaten zidatenean, txarto sentitzen nintzen baina hurrengo egunean ahaztuta neukan neska hori betiko. Ezer ez zidatenean esaten eta neska egiazki gustatzen bazitzaidan, askoz okerragoa zen haren gogoetei buruz pentsatzen hasten nintzelako.

Urteak pasatu ziren eta konturatu nintzen ezer esaten ez zidatenek ni zoratuta nengoela pentsatzen zutela hain zuzeneko galderak egiteagatik. Baina gaur egun antzeko zerbait gertatzen zait baina beste esparru ezberdin batean: nire lan bilako elkarrizketetan.

Momentu honetan lau erantzunen zain nago. Lehena pasa den urtekoa da. Egin nituen bi elkarrizketa eta aurtengo hasieran esan zidaten zerbait esango zidatela garaiz, eta oraindik ezer ez. Urtarrilaren azken egunean deialdia bukatu zen beste lanpostu baterako. Neure egiaztagiriak bidali nituen eta galdetu ezean ez nuen jakingo ea jaso zituzten. Oraindik ez daukat berririk deialdi horri buruz. Hilabete honen hasieran beste elkarrizketa batean nengoen, lanpostua oso interesgarria zen niretzat eta esan zidaten eskaintza bat bidaliko zidatela hurrengo astean. Hurrengo astean esan zidaten egun gehiago behar zituztela eskaintza prestatzeko, eta gaur egun oraindik ez daukat haien berririk.

Aste honetan laugarrena egin dut eta oso pozik sentitu naiz elkarrizketa bukatu eta gero, baina esan zidaten esango zidatela ea bigarren elkarrizketa egin nahi zuten edo ez. Orain idazten ari naizen bitartean ez naiz sentitzen hain pozik eta zalantza egiten hasi naiz bigarren elkarrizketa horri buruz. Nire mesfidantzaren iturburua da inoiz ez dutelako esaten ezetz elkarrizketa egin eta gero. Soilik aukeratuari esaten zioten baietz eta besteei ezer ez, neska horiek egiten zidaten bezala gaztetxo nintzenean. Baina baikorra izan behar dut eta agian lau lanposturako eskaintzak izango ditut hurrengo astean.

Héctor Olmedo