Duela urte batzuetatik hona, ikusten ari gara gero eta ume gutxiago jaiotzen dela. Azken urteetan, krisiarekin kezkagarria izaten ari da gure jaiotza-tasa. Egoera hau eremu guztietan ikusten da. Hezkuntza arloan kezkagarria izaten hasi da eta laster umeek ikusiko dute ia irakasle guztiak 50 urtetik gorakoak izango direla.

Argi dago gizartearen joerak aldatzea ezinezkoa dela baina badaude konponbide batzuk hau aldatzeko. Agian hainbeste zentru eraikitzea auzo bakoitzean: eskolak, unibertsitateak, institutuak, akademiak, eta abar ahaztu behar dugu eta beste eredu berri batera jo dezakegu/joan gaitezke.

Hau da, Interneten aroan bagaude erabili behar ditugu Interneteko aukera guztiak. Eta hau egiteko agian gurasoek pentsatu behar dute bere seme-alaben irakasleak ez direla bere zaintzaleak eta inplikazio handiagoa jarri behar dute bere seme-alaben hezkuntzan, Interneteko aplikazio berezial erabiltzen.

Bai, badakit hau ez dela erraza baina biztanleriaren piramidea guztiz aldatuta dago hezkuntza arloan ere eta ezin dugu ezer egin egoera hau aldatzeko, bakarrik eredu berriak frogatu. Ikusi dugu unibertsitatean eta lanlekuetan online-hezkuntza ondo ibiltzen dela, zergatik ez du funtzionatuko oinarrizko eta bigarren mailako eskoletan?. Badakit zaila dela zerbait asmatzea eta inplikazio asko eskatzen duela, baina saiatu behar da.

Aurkakotasun asko ere aurkituko dugu ahalegin honetan, erakunde askok bere interesak mantendu nahi dituztelako: gobernuak, unibertsitateak, eta abar baina azkenean galduko dute proposatzen dutena gero eta gutxiago eskatzen da gure gizartean.

Héctor Olmedo

Deja una respuesta