Idazki honen bidez adierazi nahi dut nire desadostasuna ETBren laugarren katean ipintzen duten saio batekin. Saio honetan bakarrik ikusten dira kamara ezkutuko egoerak eta bere helburua barre egitea da, baina nire ustez, ez dira batere barregarriak. Beti agertzen da egoera bakoitzetan persona bat eta besteek adarra jotzen eta azkenean azaltzen diote dena kamara ezkutuko broma bat dela. Saio honetan bromak eta bromak ikusten dira aurkeztu gabe eta loturarik gabe. Gainera, saio hau ez da ETBk ekoiztuta, beste herrian eginda dagoelako.

Agian, norbaiti barregarria iruditu zaio programa hau eta hori niri ez zait batere inporta. Nire ustez, larriena da saio bat emititzea kate publiko batean euskera babesteko diseinatuta. Egia izanez, saio honek ez du babesten hizkuntzarik, mutua delako. Telebista publikoa gure zergen bidez ordaintzen dugu hiritar guztiok eta ezin da diru publikoa xahutu. Gainera, saio hau errepikatzen da behin eta berriz emisioen minutuak betetzeko, eta ezer hobeto ez badauka ETBk agian laugarren kate hori ezabatu behar du emisioaren litzentzia diru publikoarekin bidez ordaintzen delako.

Nik ETBri proposatuko nioke kamara ezkutuaren saioak prestatzeko aukera bat emateko gure ikasleeei. Oso merkea izango da, oso interesgarria ikasleentzat eta oso dibertigarria ikusleentzat, gainera euskeraz. Telebista publikoak publikoarena eta publikoarentzat izan behar du eta hau egiteko ez du edozerk balio, ideia berriak bururatu behar zaizkie ETBren arduradunei.

Héctor Olmedo