Aste hau nahigabe handi batekin hasi zen. Agian azalekoa naiz baina berri guztiak hain txarrak izanik, nik soilik irakurtzen ditut zinema, musika eta bihotzaren arazoen albisteak.

Duela aste batzuk irakurri nuen Renee Zellwegerrek, “Bridget Jones”-en protagonista, bere aurpegia aldatu zuela. Aktore hau atsegina da baina haren ebakuntza goititu nuen. Beste aktore badakit bere aurpegia eta gorputzaren parte batzuk konpontzen dituztela baina nire nahigabearen zergatia oso larria da: Uma Thurman beste pertsona bihurtu zen eta irudiak daude hori frogatzeko.

Tarantinoren filmetan Uma Thurman jende askorentzat, niretzat ere, norbait oinarrizkoa zen. Bere dantza John Travoltarekin “Pulp Fiction”-en zinemaren historian izango da betiko. Eta bere pertsonaia “Kill Bill Vol. 1” eta “Kill Bill Vol. 2” filmetan (Beatrix Kiddo edo The Bride) inspiraziozkoa eta mirespenezkoa da zinemazale askorentzat, niretzat barne. Zurrumurru bat dabil, “Kill Bill Vol. 3” laster filmatuko dela. Nola azalduko liguke Tarantinok bere pelikula berri horren gidoian bere protagonistaren aurpegiaren aldaketa?

Zorionez, astea bukatu da berri on batekin eta orain lasaiago naiz: Uma Thurman agertu da bere betiko aurpegiarekin azaltzeko ikusi genituen argazkiak beste itxura batekin, makillajez eginda zeudela eta ez ziotela ebakuntzarik egin.

Zorioneko amaiera istorio honen bitartez irakasten digu interneten agertzen diren berri guztiak ez direla egiazkoak beti, eta gero eta errazagoa dela irakurleak engainatzea.

Héctor Olmedo