Esaten da Euskadin ez omen da ligatzen, baina beti salbuespenak daude. Oro har, harremanak izateko mundo errealan betiko moduak dauzkagu: tabernara joan jendea ezagutzera, herriko jaietan, itsu-hitzorduetara joan eta abar. Baina Internet agertu zenetik, aukera gehiago daukagu: txatgune batera joan, kontaktuen aplikazioak erabili…

Azkenean, mundo birtualan erabiltzen ditugun metodoak errealitatearen isla bat dira, baina arriskutsuagoak. Nahiz eta errealitatean persona bat ezagutzen dugunean, lehen inpresioa ez den gehiago ezagutzen dugula eta gero bezalakoa, Interneten bidez ezagutzen dugun pertsonek guztiz desberdinak izan daitezke askotan ez digutelako ematen bere egiazko nortasuna. Baina guk persona normal bezala jokatzen badugu, zergatik jendearen hondarrak ez?

Interneten bidez pertsonak ezagutzeak abantaila asko ditu. Agian, gure herrian ezin dugu topatu persona bat gure zaletasunekin eta interesekin, baina munduan zehar posibilitate gehiago izango dugu. Gainera, jende gehiago izango dugu ezagutzeko gure herrian baino. Hala ere, birtual kideak ez dira mundo errelako bezalakoak zerbait faltatzen zaigulako, hau da, bost zentzumenek ematen digutena.

Harreman bat izateko ez da nahikoa hitzegitea eta bideo edo argazki bat ikustea, persona ukitu behar dugu eta usain aditu ere bai. Horregatik, nire ustez, Interneteko harremanek ez dute funtzionatzen, baina Internet oso ona da jende berria ezagutzeko. Interneten bidez persona bat ezagutzen badugu, eta gustatzen bazaigu, berehala mundo errealan topatu behar dugu. Hau egiten ez badugu, azkenean zerbait ezberdina aurkitu dezakegu mundo errealan, persona hori idealizatzen dugulako, normalean.

Héctor Olmedo