Eibarko AEK EUSKALTEGIA, Durango Udal EUSKALTEGIA, Durangoko HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA, ULIBARRI EUSKALTEGIA, BERBALAGUN, MINTZANET eta MINTZAKIDE, denetarik saiatu dut baina ezinezkoa da niretzat. Ez dakit zergatik baina euskara ikastea oso zaila da niretzat, zerbait dago nire subkontzientean euskara ikastearen aurka.

Nahiz eta selektibitatearen froga gainditu, unibertsitatean ez nuen euskara erabili eta ez nuen segi euskara ikasten. Unibertsitate-ikasketak bukatu ondoren, hasi nintzen euskara berrikasten baina gero Euskaditik kanpora joan nintzen lanera.

Euskadira itzuli eta gero Durangoko Hizkuntza Eskolan B1 gainditu nuen, nahiko erraz baina nahiz eta lau bider saiatu, oraindik ez dut B2 gainditu. Durangoko BERBALAGUNen ilusio handiaz hasi nintzen baina ez nuelako konplizitaterik nire kideekin, utzi egin nuen. Uda batean ikastaro trinko bat egin nuen Ulibarri Euskaltegian baina ezertarako ez. MINTZANET programan izena eman nuen irakasle batekin Skype bidez hitzegiteko eta oso gustura hartu nuen, baina saioen ordutegiak ahazten zitzaizkidan, eta azkenean irakaslea nirekin haserretu zen eta arrazoi osoz.

Aurten, Ulibarri Euskaltegira joaten naiz larunbatero, aste egunetan ezin naizelako klasera joan. Gogorra da baina nire asmoa B2 edota HABE 2 gainditzea da eta astez aste idazlana bat egiten dut. Azken bi asteetan ez ditut idazlanik egin baina idazlan honetan, berriro izan nahi dut formala.

Gainera, gogo handiagoz, Mintzakide talde batekin hasi nintzen pasa den astean bi kide jatorrekin, baina aste honetan beraiekin elkartzea guztiz ahaztu zitzaidan eta beraiei barkamena eskatu nien nire ahazteagatik… L

Héctor Olmedo

Deja una respuesta