Tabakoaren legeak hamar urte ditu, oraindik ez da heldua baina denbora asko pasatu da “berria” esateko. Nire ustez oraindik esaten da “lege berria” jende asko beste errealitatean bizitzen ari delako. Jende askorentzat lege hau lelokeria bat da eta oraindik ez dituzte legeen arauak errespetatzen. Hau gertatzen da administrazioak bakarrik kezkatzen dira legeen arauak kontrolatzeko dirua irabazten badute. Hau da, tabernetan, bulegoetan eta beste eraikeinetan batzuetan joaten dira isunak jartzera legeak eskatzen ditun arau arkitektonikak ez badira betetzen, baina ez dira inoiz kezkatzen kontrolatzeko ea persona bat erretzen ari den autobus geltoki batean edo taberna batean, beti agertzen dira, salaketa bat ipintzen bada.

Dudarik Gabe, lege honek gauza on asko ekarri zituen: gure bulegoak garbiagoak dira eta ondorio ekonomikoak: tabernak ezberdinak dira orain, ia guztiek terraza ipini dutelako; gure erlazio sozialak ere aldatu dira: erretzaileak beste ikuspuntu batetik ikusten dira… Baina nire ustez oraindik gure gizartean asko egin behar da “lege berria” izen hau ez erabiltzeko. Azkenean, arazo guztietan bezala, ez da legearen arazo bat, sen oneko arazo bat baizik. Arazo hau, txakurren gorotzen edo birziklapenaren arazoa bezalakoa da: jende guztiak eskubideak dauzka erretzeko, txakur bat izateko eta zaborra sortzeko, baina beste jendeak ere badauzka eskubideak kea ez sufritzeko, gorotzekin ez zikintzeko eta hiria garbia ikusteko.

Héctor Olmedo