TABAKOAREN LEGEA EUSKADIN
Duela hamar urte edo gehiago tabakoaren legea ezarri zen estatuan. Lege honen arauak betetzeko, erkidego bakoitzean neurri ezberdinak jarri ziren. Eta oraindik neurri gehiago garatu ditzakete. Eraikin publiko guztietan erretzea debekatua dago, lanlekuetan, jatetxeetan ere bai. Baina badaude beste leku batzuk oraindik legez kanpo. Hauek dira lekuak ez publikoak ez pribatuak. Gainera Euskadin asko daude. Hitzegiten ari naiz elkarte gastronomikoei buruz. Printzipioz hartu dezakegu leku pribatuak direla jabeak dauzkatelako, hau da bazkideak. Eta beren etxean edozer egin dezakete, baina errealitatean elkarte gastronomikoetan egiten diren aktibitateak jatetxe batean egiten diren bezalakoak dira eta ez daude soilik bazkideak jaten, askotan beste jendea gonbidatuta joaten da elkarte gastronomikotara eta bere eskubidea kea barik jateko errespetatu behar da.
Nahiz eta oso argi daukadan nire iritzia elkarte gastronomikoei buruz, onartzen dut eztabaida dagoela. Baina ezin dut eztabaidatu futbol-zelaiei buruz. Futbol zelai guztiak eraikin publikoak dira eta diru publikoarekin ordainduta. Horregatik, argi dago ezin dela erre. Ez dakit zergatik oraindik ez dagoen debekatuta erretzea futbol-zelaietan, agian neurriak jartzen dituztenak erretzaileak dira eta futbol-zelaietan gustatzen zaie erretzea. Baina oraindik geratzen dira leku gehiago erretzea debekatzeko, nire ustez: autobus geltokietan, eraikin publikoen sarreretan eta abar. Agian arazoa ez da legea, sen on falta baizik, eta hori lortzea zailagoa izango da.
Héctor Olmedo