Krisiak gure bizitza aldatu da goitik behera. Hau ikus dezakegu leku askotan. Isun-kopuruak gora egin du krisiagatik, hirietan eta autopistetan; beraz Udaletxeak eta Eusko Jaurlaritzak diru gehiago hartu nahi dutelako. Krisia baino lehen biek dirua irabazi nahi zuten eraiketatik, baina orain ezin dute handik dirurik hartu eta, beste lekuetatik hartzen dute dirua: BEZ eta beste zuzeneko zergatik eta isunetatik.

Horregatik, gaur egun kotxea erabiltzen dugunean kontuz ibili behar dugu autoritateek ez dutelako ezer barkatzen. Duela urte batzuk abiaduraren arauak gaurkoak bezalakoak ziren eta batzuetan kontrolatuta zen leku gutxitan. Orain gero eta control gehiago daude ez gidariak babesteko, diru gehiago lortzeko baizik. Abiaduraren goian ibiltzen bagara, isun bat izango dugu berehala gure telefonoan edo e-mailean. Abiadura moztea helburua izango bazenu, isunez bidez ez da lortzen. Abiadura morrizteko errazagoa da pauso goratuak ipintzea, baina garestiagoa ere eta ezin da dirua lortu.

Inoiz ez dut ikusi poliziak elbarrien aparkatzeko lekuak zaintzen, baina udal guztiek jende asko kontratatzen dute aparkaleku kontrolatuak zaintzeko, diru asko irabazten dutelako. Elbarrien aparkaleku batean gure kotxea uzten badugu eta inork ez bagaitu salatzen ez dugu izango arazorik, baina aparkaleku kontrolatuan denbora gehiago aparkatzen badugu, isun bat izango dugu automatikoki.

Hau ez da bidezkoa, Udalaren helburua babestea izan behar delako, ez dirua lortzea. Batzuetan isunak zorrotzegiak dira ere, adibidez, ez bagara konturatzen argi bat apurtuta dagoela gure kotxean isun handi bat ordaindu behar izango dugu eta konponketa ere bai. Horregatik, nire ustez, udalek eta gobernuek birplanteatu behar dute isunaren politika.

Héctor Olmedo

Deja una respuesta